Izan Ginenak

Emakumeen bizitzak

IZAN GINENAK > EMAKUMEEN BIZITZAK > GREGORIA OSTOLAZA ALTZIBAR

GREGORIA OSTOLAZA ALTZIBAR 1899

Hildako gudari guztien omenez Donostiako frantziskotarren komentuan egindako mezan parte hartzeagatik atxilotu zuten.

Gregoria 1899ko apirilaren 27an Zestoan jaio zen. Josefa Albizuren eta Manuel Ostolaza Etxaberen alaba zen. 

Oroigarria
1939ko urriaren 1ean, Simon Olaizola Arregi Loiolako Agite baserriko semearen eta gerran zehar hildako gudari guztien omenez Donostiako frantziskotarren komentuan egindako mezan parte hartzeagatik atxilotu zuen Brigada Politico Social-ak.

Harekin batera mezara joan ziren beste 225 pertsonek deklaratu behar izan zuten. Deklarazio guztiak burutu ondoren, mezaren egile nagusitzat Paulina Alustiza Berasategi zegamarra eta Simon Olaizolaren alarguna zena hartu zuten. Ondarretako kartzelan preso izan zuten, baina ez meza horrengatik bakarrik, baita bere senarraren aldeko oroigarria egiteagatik ere. 
 

Iturria: Zuloaga Muxika, Ione. (2023). Zestoa 1936-1959: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan. (II. Liburukia). Aranzadi Zientzia Elkartea.