Izan Ginenak

Gaiak

IZAN GINENAK > GAIAK
Euskara
Euskara hizkuntza debekatua bihurtu zen instituzioetan eta ez-zibilizatuen hizkuntza gisa definitu zen. Euskaraz mintzo zirenak beraien ama hizkuntza erabiltzeari utzi eta haien egunerokotasunean gaztelania gainjarri behar izan zuten
Ile mozketak
Emakumeen ohorearen galtzea suposatzen zuen bai eta haien familiarena ere. Errepresio sexuatu mota hau emakume errepublikanoen gorputzeko atal sexuatuenetan biolentzia eragitea zuen helburu haien identitatea birrintzeko.
Eskola
Frankistak haien ideologia zabaldu eta jendartean errotu ahal izateko hezkuntzaz baliatu ziren. Eskolara zihoazen haurrak agintari frankistek agindutako arauak bete behar zituzten.
Emakumeak lanean
Frankismoak emakumea espazio pribatura mugatzea ekarri zuen eta batez ere, ezkondu ondoren ez zitzaion uzten espazio publikoan lan egiten. Lan egin nahi izanez gero, beti ere Servicio Social-a bete beharra zuen.
Gosea
Gerra amaitu ostean, faxismoaren aurkako herrialdek, Espainia frankistari merkataritza-blokeoa ezarri zioten. Langile klaseak eta herritar xumeenek izan ziren gosea pairatu zutenak.
Errazionamendua
Elikagaien eskasiari aurre egiteko, estatu frankistak janariaren errazionamendua aplikatu zuen. Ondorioz, familia bakoitzak haren errazioamendu boletoarekin tokatzen zitzaion elikagaien kopurua ezarritako dendan jaso behar izaten zuen.
Kartzela
Emakumeen kartzelen helburua erregimenak nahi zituen bezalakoak bihurtzea zen. Mojak ziren gehienetan kartzeletan emakumeen gaineko ardura hartzen zituztenak.
Kanporatuak
Guztira, 1.000 emakume, haur eta adintsu inguru kanporatu zituzten frankistek haien herrietatik; borrokalari zein erbesteratuen senideak izateagatik gehienetan.