Izan Ginenak

Emakumeen bizitzak

IZAN GINENAK > EMAKUMEEN BIZITZAK > CECILIA GARCÍA GILARTE

CECILIA GARCÍA GILARTE 1915

Gerraren hasierako hilabeteetan gerra-erreportari bezala CNTrako artikuluak idatzi zituen.

Cecilia García Gilarte gipuzkoar idazlea eta kazetaria izan zen. Gurasoak Burebakoak ziren eta Tolosara emigratu zuten bertako paper-fabrikan lan egiteko. Lau anaia-arrebetatik zaharrena zen. Espainiako gerra zibila bukatu ondoren Mexikon erbesteratu zen.

Gerraren hasiera

Gerraren hasieran Cecilia eta bere familia Bilbora joan ziren. Egun horietan frankistek bere anaia Felix Irunen inguruan hil zuten. Hilabete horietan gerra-erreportari bezala CNTrako artikuluak idatzi zituen.

1937ko maiatzaren 2an Amos Ruiz Gironekin ezkondu zen. Urte horren irailean Cecilia Ribadesellatik La Rochellera eta handik Kataluniara joan zen eta Sabadell-en haien  alaba, Marina, jaio zen. 1939ko otsailean berriro ere muga igaro zuen Biarritzera joateko, eta 1940ko ekainaren 15an, bere familiarekin batera "Cuba" itsasontzia hartu zuen, Mexikorako bidean.

Mexikon erbesteratua

Behin Mexikon berehala hasi zen hango aldizkarietan lanean: Rumbon, El Hogar. Epe laburrean, irratian kolaborazioak egiten hasi zen. Euskal erbesteratuen aldizkarietan ere idatzi zuen: Euzko Deya. La Voz de los Vascos en México, Gernika, Tierra Vasca, Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos... Bitartean narrazioak idazten jarraitzen zuen eta 1944an bere nobela ezagunena argitatu zuen: Nació en España. 1958an bere liburu arrakastatsuena argitaratu zuen: Sor Juana Inés de la Cruz. Claro en la selva.

Berriro Euskal Herrian

1963an, arazo asko gainditu ondoren, Euskal Herrira itzuli zen, bere jaiotzezko Tolosara eta laster hasi zen berriro idazten.

Iturria: Wikipedia