Izan Ginenak

Emakumeen bizitzak

IZAN GINENAK > EMAKUMEEN BIZITZAK > DOLORES IBARRURI GOMEZ

DOLORES IBARRURI GOMEZ 1895

'Pasionaria' ezizenez ezaguna egin zen ‘El minero vizcaíno’ agerkarian idatzitako bere lehenengo artikulua horrela sinatzeagatik.

Haren ahotik irten ziren ‘¡No pasarán!’ eta ‘Más vale morir de pie que vivir de rodillas’ esaldi ospetsuak.

Dolores Ibarruri Gallartan jaio zen 1895eko abenduaren 9an. 'Pasionaria' ezizenez ezaguna egin zen ‘El minero vizcaíno’ agerkarian idatzitako bere lehenengo artikulua ‘Pasionaria’ izenarekin sinatu ostean. Euskal Herrian sortutako politikari handienetakoa eta mugimendu komunistako emakumerik ezagunenetakoa izan zen. 1930ean Madrilera joan zen bizitzera. Guztira, sei seme-alaba izan zituen Dolores Ibarrurik; haurretan hil zitzaizkion lau, eta beste bat (Raúl) Stalingradoko guduan hil zen. Bizirik aurrera atera zen alaba bakarra Amaya Ruiz Ibarruri izan zen.

Gerra Zibila
Gerra Zibila aurretik hainbat aldiz kartzelatu zuten Dolores bere ideologia komunistagatik. Gerra hasi zenean protagonismo handia bereganatu behar izan zuen. Komunisten propagandagilerik gartsuena izan zen; haren ahotik irten ziren '¡No pasarán!' (Ez dira pasako!) eslogan antifaxista eta 'Más vale morir de pie que vivir de rodillas' (Hobe zutik hil, belauniko bizi baino) esaldi ospetsuak. Gerra Zibilean sinbolo bilakatuta, Miguel Hernándezek, Rafael Albertik eta Pablo Nerudak beren poemetan aipatu zuten. Gerra galdutakoan, Espainiatik alde egin eta Sobiet Batasunera jo zuen.

Francoren ondoren
Franco hil ondoren, Asturiasa itzuli zen, eta, laurogei urte zituela, Asturiasetik diputatu izendatu zuten berriro 1977ko ekainean. 1983an Dolores pelikula estreinatu zuten.

Iturria: Wikipedia