Gerra amaitzean Donostiara bueltatu zen eta euskaraz irakasten jarraitu zuen klandestinitatean.
1968an, Orixe ikastola sortu zuen Mari Karmen Mitxelena, Maria Teresa Aleman eta Koro Aldanondorekin batera.
Elbira Zipitria Irastorza Zumaiako "Torrea" zimentu olako etxean jaio zen 1906ko maiatzaren 28an. Jazinto Zipitria Arregi eta Maria Irastorza Tapiaren alaba zen, bere anai-arreba Jorge eta Mariarekin batera. Haurretan Donostiara lekualdatu zen familia, eta bertan igaro zituen hurrengo urteak. Donostian hil zen Elbira Zipitria 19882ko abenduaren 26an. Bere eskakizunez, Bermekoko Mañu auzoko kanposantuan hilobiratu zuten.
Irakasle iherslaria
Elbiria Zipitriak Foru Aldundiaren beka baten bitartez irakasle ikasketak egin zituen Donostian. Ikasketak amaitu zituenean, Migel Muñoak sortutako Koruko Andre Mariaren Ikastetxe euskaldunean hasi zen lanean. Era berean, politika eta kulturan ere bazebilen: Emakume Abertzale Batzako idazkaria izan zen 1934an eta Euskaltzaleakeko eta Eusko Ikaskuntzako kidea ere.
Jarduera hauengatik hain zuzen ere, erbesteratu behar izan zen Gerra Zibila hasitakoan. Lapurdin atzerriratu zen: lehenik, Azkainen, eta, ondoren, Ziburun. Bertan, Labaien-Sansinenea tolosar familiaren etxean bizi izan zen. Bertatik Sarara lekualdatu zen eta handik Donibane-Lohitzunera 1939 amaieran.
Etxe-ikastolak
Gerra amaitzean Donostiara bueltatu zen eta euskaraz irakasten jarraitu zuen bertan klandestinitatean. Etxe ezberdinetan ematen zituen klaseak eta 1946an irakasle gehiago txertatu zituen ikasle kopurua handitu zelako. 50-60 hamarkadetan beste etxe-ikastola batzuk zabaltzen hasi ziren, Donostian gehienak. 1968an, Orixe ikastola sortu zuen Mari Karmen Mitxelena, Maria Teresa Aleman eta Koro Aldanondorekin batera. 1971an hartu zuen erretiroa Elbirak, 65 urte betetzear zegoela.