Izan Ginenak

Emakumeen bizitzak

IZAN GINENAK > EMAKUMEEN BIZITZAK > ESTHER GÓMEZ DE SEGURA SEIN

ESTHER GÓMEZ DE SEGURA SEIN

Diruz larri, Euzkadi Roja aldizkari komunista banatzen jardun zuen Bilboko kaleetan bere amarekin batera.

Bilbo erortzear zela, amak Habana itsasontzian sartu zituen Esther eta bere anaia eta arreba Frantziarako bidean.

Valentina Sein Urdangarin eta Ángel Gómez de Segura Berruetaren alaba, 1925eko azaroaren 9an jaio zen Donostian. Gerra hasi zenean, bere aita Enlaces y Transmisiones batailoian aritu zen borrokan miliziano bezala. Esther Bilbon pasa zuen gerraren hasiera bere ama eta anai-arrebarekin. 1937ko ekainean Bilbo erortzear zela, Frantziara alde egin zuen bere anai eta arreba txikiekin. 

Parisen errefuxiatu
1936ko irailaren 13an, Esther 11 urte zituela, Donostiatik Bilboraino joan zen arrantza ontzi batean bere ama eta anai-arrebekin. Senitarteko baten etxean egon ziren bertan, baina, bizirauteko Eusko Jaurlaritzak errefuxiatuei emandako baliabideen laguntza behar izan zuten. Diruz larri, Euzkadi Roja aldizkari komunista banatzen jardun zuen Bilboko kaleetan bere amarekin batera.

Bilbo erortzear zela, amak Habana itsasontzian sartu zituen Esther eta bere anaia eta arreba. Esther arreba zaharrena zenez, txikien ardura hartu behar izan zuen. Itsasontzian Frantziara iritsi eta Parisen bizi izan ziren Bigarren Mundu Gerra hasi arte. Orduan Landetara gerturatu zituzten eta bertatik gurasoei eskutitza idatzi zien Donostiara itzultzeko.

Aita Santanderren preso hartu zuten eta Santoñan egon zen espetxean. Itzuleran denak elkartu ziren.
 

Iturria: Donostiako Udala eta Aranzadi Zientzia elkartea. (2019). Donostia 1936: Oroimena izendatzen. Giza eskubideen urraketak Gerra Zibilean eta Frankismoan. www.donostia.eus/1936
Izan ginenak Izan Ginenak