Izan Ginenak

Emakumeen bizitzak

IZAN GINENAK > EMAKUMEEN BIZITZAK > ISABEL ALUSTIZA TELLERIA

ISABEL ALUSTIZA TELLERIA 1927

“Justu baina bizi ginen, gaztainak bildu eta antzekoak egiten. Sardina zaharrak jaten genituen, bientzako sardina bakarra”.

Militarrak Alustiza familiaren etxera indarrez sartu ziren: “Gora eta bera nola ibili ziren bere botekin oraindik gogoan daukat”.

Isabel Austiza Telleria Aian jaio zen 1927ko maiatzaren 20an. Bere ama Luisa Telleria Oyarbide eta aita Gabino Alustiza Etxeberria, Aiako alkatea. 7 anai-arrebetatik txikiena zen Isabel. “Nik ez dakit non hasi zen gerra, baina baratzean pikuk jaten ari nintzela Aiara sartzen ikusi nituen” esaten du Isabel Alustiza Telerriak. Hurrengo egunen Laurgaingo palaziora joan zirela gogoratzen du eta han soldaduak eta ofizialak jaten egon zirela ere. 

Aitaren oroitzapena
Isabelek aitari buruz gordetzen dituen oroitzapenak bereziki hunkigarriak dira: “Ni Errepublika garaian oso gazte nintzen. Ez dakit aita politika sartuan zegon, baina Aiako alkatea zen eta nazionalista zen”. Isabelen aita Gabino Alustiza Etxeberria zen, momentu hartako Aiako alkatea. Frankistak Aian sartu zirenean Gabino eraman eta atxilotu zuten. 1936ko urriaren 27an frankistek Gabino Alustiza fusilatu zuten.

Inongo kezkarik gabe, militarrak Alustiza familiaren etxera indarrez sartu ziren: “Gora eta bera nola ibili ziren bere botekin oraindik gogoan daukat” gogoratzen du Isabelek. Egun hartatik aurrera ez zieten utzi berriro etxera bizitzera sartzen eta, haien lehengo etxearen ondoan zegoen baratzean jarri behar izan zuten bizitzen. 

Berreziketa eremua
Egun nahasi horietan hainbat aldaketa izan ziren Alustiza Telleria familian eta guztiak kalterako. Bi anaia derrigor joan behar izan zuten armada frankistarekin engaiatzera behartu zituzten, derrigor joan behar izan zuten eta hiru alaba gazteenak berreziketa eremu batera eraman nahi zituzten, haien artean Isabel. “Behin Zarauztik etorri zen komandante bat, Jose Maria Huarte, Nafartarra. Zarautzera eraman gintuen eta hortik Agilafuenteko koloniara. Han urtebete pasa genuen, eta gero Sukarrietara eraman ziguten. Gero kolonia hura ospitale bihurtu zuten eta aldamenena zegoen Kapilauaren etxera eraman gintuzten. Guk, ospitalera zaurituak nola eramaten zituzten ikusten genuen. Guztira hiru urte egon ginen etxetik kanpo hiru ahizpak batera”, kontatzen du Isabelek.  

Denbora luzea igaro zen Gabino Alustizaren alabak jaioterrira itzuli ziren arte. Baina herrira iritsi bezain pronto konturatu ziren zein desberdina –eta zaila– zen etorkizuneko egoera. Gerra bukatuta, galtzaile eta irabazleen artean banatutako herri bat zegoen. Amak lasaitua hartu zuen alabekin berriro elkartu zelako, nahiz eta gainean zeraman zama areagotu eta familia mantentzeko baliabideak gero eta urriagoak izan. “Gure ama etxean egiten zuen lan eta Jauregian lan egiten jarraitu zuen. Justu baina bizi ginen, gaztainak bildu eta antzekoak egiten. Sardina zaharrak jaten genituen, bientzako sardina bakarra”, gogoratzen du.

Eskola
“Gerra aurreko irakasleak jarraitu egin zuten monjak zirelako. Irakaskuntzan ez zen aldaketa handirik egon. Laurgaineko auzoko eskolan ginenean dena euskaraz egiten genuen, baina apaiza Frantziara joan zenean, herrira etorri behar izan ginen klaseak hartzera eta hemen dena gazteleraz egiten genuen. Orduan ikasi nuen nik erderaz”, gogoratzen du Isabelek.
 

Iturria: Sanz Goikoetxea, Eneko. (2015). Aia 1936: Gerra Zibilean, errepresio frankista eta Giza Eskubideen urraketa. Aranzadi Zientzia Elkartea.