Izan Ginenak

Emakumeen bizitzak

IZAN GINENAK > EMAKUMEEN BIZITZAK > ISABEL ECHEVERRÍA GORRITI

ISABEL ECHEVERRÍA GORRITI 1915

Garaiko sozietatean zegoen pobreziaren sendagaietako bat alfabetizazioa zelakoan, irakasle-ikasketak egin zituen.

Gerra amaitu eta gutxira, bere postutik berriro baztertu eta bere tokian frankistekin soldadu ibilitako irakasle bat ezarri zuten.

Isabel Echeverría Gorriti, 1915eko urtarrilaren 31n Donostian jaioa, Lorenza Gorriti Olaizola (Arroa) eta Jose Antonio Etxeberria Rementeria (Deba) alaba izan zen. Aita Gipuzkoako Diputazioko delineatzailea zen eta Ramon Cortazar Urruzola arkitektoaren laguntzailea izan zen. Lorenzarekin 1905ean ezkondu eta Donostiara bizitzera joan ziren. Han, bost haur izan zituzten: hiru neskato (Benita, Maria Teresa eta Isabel) eta bi mutiko (Juan eta Modesto). Isabel Etxeberria Gorritiren senarra, Miguel Fa Caula, Extremadurako kontzentrazio-esparruan egon zen gerrara 16 urterekin joan ondoren.

Isabel haurra zela, eskola ezberdinetan ikasi zuen. Garaiko sozietatean zegoen pobreziaren sendagaietako bat alfabetizazioa zelakoan, irakasle-ikasketak egin zituen, zientzietan espezializatuta. Gerrak Quintanilla de la Riberan (Araba) harrapatu zuen bertan irakasle lanak egiten zituela. 

Euskaltzalea eta katalanista
Bigarren Errepublika garaian, Isabelek 16 urte zituela, hezkuntza erreformak ezarritako pedagogia berritzailea jaso zuen eta bi promozioetako azkenaren parte izan zen. 

Gerrak eztanda egin baino lehen, 1935eko urriaren 18an, Quintanilla de la Riberan (Araba) bere lehen haurrekin irakasle lanetan jardun zuen. Behin gerra hasita, bere lanpostutik baztertu eta Getariara lekualdatu zuten 1937ko irailaren 11n. Bertan, 1939ko irailaren 15era bitartean kofradiako eskolako irakaslea izan zen. Gerra amaitu eta gutxira, haren postutik berriro baztertu eta bere tokian, frankistekin soldadu ibilitako irakasle bat ezarri zuten.  

1939ko irailaren 17an Gabiriara lekualdatu zuten. Han 1943ra arte egon zen. Gobernu frankistak irakasleak postuetan kokatzeko egindako konkurtsoaren ostean, Isabel Etxeberriak gaur egun bizi den Gironako herritxo arrantzalean, Llançan, lortu zuen bere irakasle postua. 1944ko urtarrilaren 1ean klasea ematen hasi zen. Herri oso errepublikazalea zen Llançà, non gehiengoa nekazari eta arrantzaleak ziren. Bertan, 1980ko ekainaren 30ean jubilatu zenera arte eman zituen klaseak.
 

Iturria: Donostiako Udala eta Aranzadi Zientzia elkartea. (2019). Donostia 1936: Oroimena izendatzen. Giza eskubideen urraketak Gerra Zibilean eta Frankismoan. www.donostia.eus/1936