Izan Ginenak

Emakumeen bizitzak

IZAN GINENAK > EMAKUMEEN BIZITZAK > KATTALIN IRURETA GOIKOETXEA

KATTALIN IRURETA GOIKOETXEA 1936

Erderaz egin behar zuten beti eskolan, klasean eta jolas garaian. Eskolatik ateratzean, Cara al Sol abestu behar izaten zuten beti.

Hogeita zortzi urte zituenean, propaganda abertzalea inprimatzen eta banatzen ibili zen. Calle Getarian zegoen sotano batean egiten zuten.

Kattalin 1936an jaio zen, gerra hasi baino hilabete batzuk lehenago, Aizarnan. Ama, Mikaela Goikoetxea Zendoia. Aita, Jose Bernardo Irureta Peñagarikano aizarnarra, meategietako kapataza zen. Anai-arrebak Epifanio, Bonifazio, Sabin, Kepa, Kattalin, Maria Pilar, Kontxita, Jose Joakin, Feliziano eta Juan Jose.

Eskolan erderaz
Sei urterekin hasi zen eskolan eta Logroñoko andereño bat zutela gogoratzen du, Doña Isabel. Erderaz egin behar zuten beti eskolan, klasean eta jolas garaian. Eskolatik ateratzean, Cara al Sol abestu behar izaten zuten beti, despedida bezala.

Errazionamendu garaia
Ez du gosea gogoratzen, bai ordea arrautza batekin 4-5entzako tortilla bat egin behar izatea. Babarruank eta bakailua beti izaten zuten. Txokolatea eta arrautzen eskasia gogoratzen du gehiago. 

Zarauzko ikastola
Hogeita zortzi bat urte zituenean, propaganda abertzalea inprimatzen eta banatzen ibili zen. Calle Getarian zegoen sotano batean egiten zuten eta bilerak eta ere egiten zituzten.
Gero, Zarauzko ikastola ireki zuten, elizaren babesarekin. Kattalinek Corte y confeccion-eko titulua zeukanez, inspektorea joaten zenean, titulua erakutsi eta pozik joaten zen inspektorea. 110 ume inguru zituzten.

Iturria: Zuloaga Muxika, Ione. (2023). Zestoa 1936-1959: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan. (II. Liburukia). Aranzadi Zientzia Elkartea.