Izan Ginenak

Emakumeen bizitzak

IZAN GINENAK > EMAKUMEEN BIZITZAK > KONTXITA IZETA LEGARDA-EREÑO

KONTXITA IZETA LEGARDA-EREÑO 1931

Tabernaren Toki Alai izena debekatu zuten eta tabernatik izena kendu.

Kontxita 1931ko abenduaren 7an jaio zen. Ama, Sebastiana Legardaereño Larrañaga mutrikuarra zen. Aita, Manuel Izeta Korta Gexala zestoarra. Anai-arrebak Maria Angeles, Jesus (sei hilabeterekin hil zena) eta Jesus. 

Bar Toki Alai taberna
Kontxitaren familiak taberna bat zeukan, Toki Alai izenekoa. Gerran, izen hori debekatu zuten, tabernatik izena kendu eta denbora batean ez zuten ezer eduki. Gero, Gexalakua deitzen hasi zioten tabernari, bertan jaiotakoak zirelako. Fakturak eta iristen zirenean, plaza España jartzen zuen. 

Kontxitaren aita Madrilera edo Bartzelonara joan zenean, koioteko nobelak ekartzen zituen koadrodun alkandorak ikusi eta horrelako alkandorak eraman zituen. Orduan, jendea koiote deitzen hasi zen eta tabernak izen hori hartu zuen. 
 

Iturria: Zuloaga Muxika, Ione. (2023). Zestoa 1936-1959: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan. (II. Liburukia). Aranzadi Zientzia Elkartea.
Izan ginenak Izan Ginenak