Izan Ginenak

Emakumeen bizitzak

IZAN GINENAK > EMAKUMEEN BIZITZAK > MARGARITA DEL COTO

MARGARITA DEL COTO 1932

Emakumeak ateratzen zituzten, ilea mozten zieten, kiki gorri bat jartzen zieten, eta gauza bat harrarazten zieten bide osoan kakak egiteko.

Gerra pasatzean garbitu egin behar zinen. Arazketa zuen izena. Garbitu behar ziren pertsona horiek fusilatu egiten zituzten gero.

Margarita Madrilen jaio zen eta Euskal Herrira bospasei urterekin iritsi zen. Bere ama Isabel Errasti zestoarra zen eta aita Antonio del Coto donostiarra. 

Gerra hasi zenean, Madril utzi eta Valentzira joan ziren aitaren fabrikarekin, Francoren tropak oraindik Valentziara sartu ez zirelako.

Fabrika batekin ihesi
Fabrika biltegi bat bezalakoa zen. Errepublikak oraindik gauzak behar zituen eta horregatik joan ziren Valentzira. Fabrika berdez margotu zuten, basoarekin kamuflatzen zela eta hegazkinek ez zutela ikusten esaten zutelako. Baina ikusi zuten bonbardaketa bat egin zelako. Margari, ahizpak eta ama basoan harrapatu zituen eta hegazkinak arrasean zetozela iruditzen zitzaion, oso baxu egiten zuten hegan. Egun horretan, Alcoy bonbardatu eta erre egin zuten.

Emakumeei irainak
Han, Concentainan, emakumeak ateratzen zituzten, ilea mozten zieten, kiki gorri bat jartzen zieten eta bide osoan zehar gainean kaka egiteko gauza bat harrarazten zieten. Aita gogoratzen du etxera joaten eta horien berri ematen.

Gerra ondorengo depurazioa
Dena amaitu zenean, batzuk Frantziara joan ziren, beste batzuk beste leku batzuetara. Baina aitak gurasoak Madrilen zituenez, Madrilera joan ziren.

Urte eta erdi eman zuten Madrilen. Esaten zuten gerra pasatzen zenuenean garbitu egin behar zinela. Arazketa zuen izena. Aita araztera joan zenean, korridore batean zeuden pertsonak kamioi berde batek eramaten zituela ikusi zuen, goizaldean etxetik ikusten zuten jendea fusilatzera eramaten zuten kamioi berak. Arazketa ez egiteak aitari berean lan gehiago egin ezin izatea ekarri zion. 

Lan munduan 14 urtez geroztik
Margarita bospasei urte zituela joan zen Pasaiara. Ikasteko beka bat eskaini zioten, baina ezin izan zuen aprobetxatu, garai horretan dirua behar zuten eta ahizparekin zelofanezko poltsak egiten zituen.

Aita hil eta gutxira, bere lanpostuan lan arduratsuago bat eskaini zioten, une horretan bere amak irabazten zuen pentsio ahula hirukoizten zuen soldata suposatu zuena, eta familia guztiarentzat merezitako atsedena ekarri zuena. Zortzi edo bederatzi urte eman zituen han, hogeita bostekin ezkondu eta legeak behartuta lana utzi behar izan zuen arte.
 

Iturria: M. Apezteguia, komunikazio pertsonala, 2024ko otsailaren 1a