Izan Ginenak

Emakumeen bizitzak

IZAN GINENAK > EMAKUMEEN BIZITZAK > MARIA DOLORES LARRARTE EGUSKIZA

MARIA DOLORES LARRARTE EGUSKIZA 1923

Gerra iritsi zenean Aia mutilik gabeko herria gelditu zen eta emakumeak gelditu ziren baserriko buru.

"Txapel gorriak borlarekin jarri zizkiguten eta beraienak ginenez eskolara joan gintezkeela esan ziguten”.

Maria Dolores Larrarte Eguskiza Aian jaio zen 1928ko martxoaren 30ean.

Aiako bataila
Gerra Aiara iritsi zenean Dolores haur bat besterik ez zen, baina momentu hartako hiru oroitzapen nagusi ditu: Aia mutilik gabeko herri bilakatu zela; soldaduek hornidurak ekartzen zituztela eurekin; eta soldaduen artean emakumezko miliziano boluntarioak ere bazirela. 

Edonola ere, Aiako bataila laburra izan zen. Matxinatuek nagusitasuna zuten, bai teknikari, bai armei dagokienez, eta armadaren botere guztia erabiltzen zuten zibilei erasotzeko eta lurraldea konkistatzeko, eta errepublikanoak eta nazionalistak ozta-ozta ziren defendatzeko gai. Hala, Gipuzkoaren inbasioa oso kanpaina bizkorra izan zen.
Aiako bataila  Aiestarrazu baserrian eta Kanposantu artean eman zen eta Doloresek ez du herrian inolako zauriturik egon zenik gogoratzen. Behin, behiei belarrak jartzea joan behar zuela, euria egiten hasi zen eta gaztainondo baten azpian babestu zen euria atertzen zuen bitartean. Bertan zegoela, bala bat ondoan zeukan arbolaren aurka jo zuen. Doloresek oraindik gogoan dauka balak ateratako soinua. 

Gerra ondoren pasatako gose handiaz oroitzen da Dolores, Udaletxeak (frankista) baserrietatik animaliak eta barazkiak kentzen zizkietelako. 

Eskola
Hasieran militarrek eskolara ez jateko esaten zietela gogoratzen du Doloresek: “Gu ederki sumatzen genuen, beste aldetik nola botatzen zituzten balak eta egiten zituzten hotsak. Menditik kanposantura botatzen zituzten eta kanposantutik mendira bueltan. Gero txapel gorriak borlarekin jarri zizkiguten eta beraienak ginenez eskolara joan gintezkeela esan ziguten”.

Emakumen garrantzia
Gerra iritsi zenean Aia mutilik gabeko herria gelditu zen eta emakumeak gelditu ziren baserriko buru. Ume txikiak amonek eta aitonek zaintzen zituzten eta bitartean andreak ganadua gobernatzen zuten. Dena gelditu zen emakumeen esku eta goizetik gaueko ordu txikiak arte egoten ziren lanen.
 

Iturria: Sanz Goikoetxea, Eneko. (2015). Aia 1936: Gerra Zibilean, errepresio frankista eta Giza Eskubideen urraketa. Aranzadi Zientzia Elkartea.