Parisera joan zen Eusko Jaurlaritzan lan egitera telefonista bezala, oso ondo baitzekien frantsesez hitz egiten.
EAJ-rekin elkarlanean aritu zen dokumentuak eta pertsonak mugaz beste aldera igaroz.
María Luisa Goya Mendiola, Manuel Goya Urbieta eta Josepa Mendiola Zabalegiren alaba izan zen. 3 anai-arreba izan zituen: Ricardo, María Dolores eta María Blanca. 1909ko irailaren 14ean jaio zen Donostian. Telefonista lanetan ibili zen Parisen lau urtez. Bere senarra Paco Aguirre, Ibarran jaioa, gudaria izan zen eta preso egon zen.
Parisen telefonista
Gerra hasi zenean Maria Luisa Goyak 27 urte zituen. Bere ama eta ahizpekin batera Amuinarrizen ontzian Donostiatik atera zen 1936ko irailaren 14an (bere urtebetetze egunean). Bermeora iritsi eta Bilbora jarraitu zuten, non bere aitarekin elkartu ziren, Manuel Goya Urbieta. 1937an itsasontziz ihes egin zuten Lapurdira, eta handik María Luisa Parisera joan zen Eusko Jaurlaritzan lan egitera telefonista bezala, oso ondo baitzekien frantsesez hitz egiten. Bere ahizpa Maria Doloresek Island of Wight-era abiatu zen María Luisak erreklamatu zuen arte. Frantziako hiriburuan 2 urtez egon ziren bi ahizpak elkarrekin.
1941 ondoren Donostiara itzuli zen eta EAJ-rekin elkarlanean aritu zen, gerra aurretik kide bazen ere, dokumentuak eta pertsonak mugaz beste aldera igaroz.
Iturria: Donostiako Udala eta Aranzadi Zientzia elkartea. (2019). Donostia 1936: Oroimena izendatzen. Giza eskubideen urraketak Gerra Zibilean eta Frankismoan. www.donostia.eus/1936