Gernikako alemaniarrek eta frankistek eginiko bonbardaketa odoltsuaren tokiko izan ziren.
Bere ama “Miren” izenez deitu zion eta horregatik hiru egun kartzelak pasa behar izan zituen.
Maria (Miren) Iruretagoiena Olano Joakin Iruretagoiena eta Josefa Olanoren alaba izan zen eta bere anai-arrebetan, txikiena. Gerra hasi baino lehenagotik Ermuan bizi ziren; aitak aroztegia zuen eta amak josten, tabernan… lan egiten zuen. Euskal nazionalistak izateagatik, tropa frankistak geroz eta hurbilago zeudenean, herritik alde egin zuten.
Gernikako bonbardaketa
Ermuatik alde egin zutenean, Maria Iruretagoiena Olano eta haren ahizpak eta anaiak, amarekin batera, Gernikara ihes egin zuten. Han, 1937ko apirilaren 26ko Gernikako alemaniarrek eta frankistek eginiko bonbardaketa odoltsuaren tokiko izan ziren eta bertan euren aita atxilotu eta fusilatu egin zuten.
Gernikatik, Bilbon ontziratuta, Bordeuax-era egin zuten. Bertan sei hilabete inguru pasatu ostean, Kataluniara eraman zituzten. Iruretagoiena Olano familiarentzat erbesterako bidea oso gogorra izan zen. Behin Kataluniara iritsi ostean ere egoera ez zitzaien asko hobetu. Gerra amaitzear zen eta Bartzelonan gosetea zen nagusi. Horregatik, Maria Iruretagoiena Olano, han zeuden bitartean, familia aberats baten etxean bizitzen egon zen; haren anai-arrebak eta ama, komentuan bizi ziren bitartean.
“Miren”
Bartzelonan zeudela, amak behin “Miren” izenez deitu zion eta horren eraginez, amak, hiru egun kartzelan pasa behar izan zituen. Gerra jada amaitu berritan, Euskal Herrira itzuli ziren, baina ama eta anai-arreba guztiek bide ezberdinak hartu behar izan zituzten lana aurkitzeko. Hasieran batean, Maria Iruretagoiena Olano, haren izebaren etxean Zarautzen bizi izan zen; haren ostean, 1941n, 11 urterekin Getariako Akerretxikiko familiarengana joan zen lan egin eta bizitzera.