Nazionalista izateagatik, 1937an Getarian frankistek ilea moztu zieten hiru emakumeetako bat izan zen.
Ilea moztu ostean, etxera eraman eta handik irten gabe egon behar izan zuen denbora batez.
Rosario Uranga Olaskoaga, Esteban Urangaren alaba zen. Nazionalista izateagatik, 1937an Getarian frankistek ilea moztu zieten hiru emakumeetako bat izan zen.
Ile mozketa roja-separatista izateagatik
Rosario Uranga Bigarren Errepublikan zehar Getariako Emakume Abertzale Batzako presidentea izan zen. Diktaduran zehar Orlando kontserba fabrikako emakumeekin batera kartzelan zeuden preso politikoei emateko dirua biltzeko sarearen kudeatzaileetako bat izan zen. Karmen Alkortarekin batera, II. Errepublikan zehar mitinak eman zituzten. Horretarako espazio publikoa hartu zuten eta horrenbestez frankistek babesten zuten emakumearen espazio pribaturako derrigortasunarekin hautsi. Abertzaleak izaki, “rojo-separatista”-tzat jo zituzten.
Hori guztiaren ondorioz ilea moztu zioten Rosario Uranga Olaskoagari Getariako Udaletxean. Ilea moztu ostean, etxera eraman eta handik irten gabe egon behar izan zuen denbora batez.