Zumaiako portuan lurrean soberan geratzen ziren ikatz-puskak biltzen zituzten etxean sua egin ahal izateko.
Lazkanoren ilobak, eskolatik, “Cara al sol” kantatzen etortzean, amonak astindua eman eta hauxe kantatzeko esaten zien: “Republicana soy y seré, y mi bandera defenderé”.
Rufina Lazkano Basurto Getarian jaio zen. Juan Manuel Irigoien Egañarekin ezkondu zen Zumaian eta 6 seme-alaba izan zituzten: Marciela, Eusebio, Santos, María Teresa, Emilio eta Benjamin. Rufina Lazkano emakume errepublikazalea izan zen.
Zumaiatik Santanderrera ihesi
Rufina Lazkano Basurtoren senarra, Juan Manuel Irigoien Egaña, indar-errepublikarrekin borrokatzeagatik udaletxe frankistak kanporatu baina egun bat lehenago Zumaiatik alde egin zuten bere 6 seme-alabekin batera.
Motor txikian Bilbora ailegatu ziren, baina tropa frankistek Bilbo hartu aurreko egunetan, Colindresera egin zuten eta handik, Santanderrera. Santanderren zenbait bonbardaketa frankista beren azaletan bizi izan zituzten.
Erbestetik Zumaiara itzultzean, lehen gaua elizako arkupean pasa behar izan zuen familia osoak etxerik ematen ez ziotelako. Errepresioa eta miseria handia jasan zuten eta horren eraginez, Zumaiako portuan lurrean soberan geratzen ziren ikatz-puskak biltzen zituzten etxean sua egin ahal izateko. Errepresiotik ihes egiteko, handik gutxira Getariara bizitzera joan ziren, Rufinaren jaioterrira.
Eskolan “Cara al sol” ikasi
Haren senarra, Irigoienek, gudari gisan jardun ostean, Langile Batailoietan urtebetez gatibu-lanak egiten jardun behar izan zuen. Esaterako, Zumaiako zubi txikia beste preso batzuekin batera eraiki zuen. Lazkanoren ilobak, eskolatik, “Cara al sol” kantatzen etortzean, amonak astindua eman eta hauxe kantatzeko esaten zien: “Republicana soy y seré, y mi bandera defenderé”.