Izan Ginenak

Emakumeen bizitzak

IZAN GINENAK > EMAKUMEEN BIZITZAK > SOFIA OLANO OLLOQUIEGUI

SOFIA OLANO OLLOQUIEGUI 1906

Eskuetan izugarrizko abilezia zeukan eta Donostiako aristokraten etxeetan praktikan jarri zuen sonbrerogile famatu bilakatu zen arte.

Sofia Olano Olloquiegui 1906ko irailaren 27an Alegian jaio zen. Urte gutxiz bizi izan zen Alegian, haren aita hiltzean, ama eta bere anai-arrebekin Donostiara mugitu behar izan baitzuen. Sofiak, eskuetan izugarrizko abilezia zeukan eta lanerako adina izan zuenean, haren trebezia Donostiako aristokraten etxeetan praktikan jarri eta sonbrerogile famatu bilakatu zen. 

San Jose Ikastetxeko presondegia
Sofia elite atzerritarren artean lan egin bazuen ere, euskal abertzaletasunaren aldeko aldarria beti oso presente izan zuen. Bere abertzaletasunaren erakusle, frankistak atzetik zituen gudari bat etxean ezkutatzeko hautua egin zuen. Norbaitek, Sofia Olano salatu eta atxilotu egin zuten. Lehenik, gau bat Ondarretako kartzelan pasa zuen eta gainontzeko urteak Donostiako Prim kalean, emakume zein gizonezkoentzat egokitutako San Jose Ikastetxeko presondegian igaro zituen.

Guztira bi urte eta erdi egin zituen kartzelan. Bertan, Olanok, haurrei eskolak ematen jardun zuen. Bitartean, haren bi alabak, amona alargunarekin bizi behar izan zuten, Donostian bertan. Preso zegoela, Burgoseko kontzentrazio-eremura zeramatzaten gudariak, Donostiako tren-estaziotik pasatuko zirelako berria iritsi zitzaion. Haien artean, bere senarra Castor Amunarriz egon zitekeelarik kartzelatik irteteko baimena eskatu zuen. Eskaera onartu eta senarrarekin biltzeko aukera izan zuen besarkada eta negar-malkoen artean.
 
Kartzelatik irten ostean, lanaren arloan birmoldaketa jasan zuen Gerra Zibilaren ostean, emakumeek, kapelak erabiltzeari utzi baitzieten. Baina Olanok, bere alabak hezi ahal izateko lana egitea ezinbestekoa zuen. Horregatik umeentzako kapelak egiten hasi izan zen. 
 

Iturria: Zuloaga Muxika, Ione. (2019). Alegia 1936-1945: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan. Aranzadi Zientzia Elkartea.